

1- Lehiaketa Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.
2- Lehiaketan parte-hartzeko Bziber lehiaketaren sareen jarraitzaile izan behar duzu (Tik Tok eta Instagram).
3- Proben bideoak modu publikoan edo modu pribatuan bidali daitezke. Bideoa publikatzen baldin bada Bziber etiketatu behar da nahitaez (@bziber_lehiaketa) eta modu pribatuan eginez, bideoa zuzenean guri bidaltzeko aukera ere egongo da TikTok sarean mezua bidaliz.
4- Bideoak gehienez minutu batekoak izan behar dira.
5- Sareetara igotako probetan derrigorrezkoa izango da Bziber etiketatzea (@bziber_lehiaketa) eta beharrezkoak diren traolak jartzea. Baldintza hauek jarri ezean, probak lehiaketatik kanpo geldituko lirateke.
6- Ez da beharrezkoa proba guztiak eginda izatea sariaren zozketan sartzeko. Proba bakoitzetik irabazle 2 aterako dira zozketa bidez lehiaketaren amaieran. Guztira 8 irabazle izango ditu edizio honek.
7- Irabazle bakoitzak bi sari potolo jasoko dituzte: Mugikorra kargatzeko aukera ematen duen motxila bat eta edozein lekutan mugikorra kargatzeko bateria eramangarria.
8- Probak sareetara igotzeko azken eguna ekainaren 9a izango da.
9- Irabazleak ekainaren 10ean iragarriko dira lehiaketako sareetan eta webgunean.
10- Jasotako probaren bat egokitzat hartzen ez bada proba hori lehiaketatik kanpo geldituko da.
11- Bideoek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Erronkak euskara hutsean aurkeztuko dira.
- Antolakuntza eta parte-hartzaileen arteko komunikazioa euskaraz izango da.
- Ez dira onartuko eduki iraingarriak biltzen dituzten lanak: giza eskubideen urraketa, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu faltak.
12- Parte-hartzaileek antolatzaileen erabakiak onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartuko dute.